Saltatu eta joan eduki nagusira

IKARAK UXATZEKO MAKILAK ETA KEZKAMUXELAK LH2

Kaixo familiak!

Euskara eta literaturan, Patxi Zubizarretak idatzitako eta Maite Gurrutxagak ilustratutako "Tik, bakarrik. Tak, ikarak" album ilustratua landu dugu.

Albumak kontatzen duen istorioak sortzen dituen emozioak abiapuntu hartuz, ikarak uxatzeko makilak sortu ditugu eta hurrengo konjurua esanez erabiltzen ditugu: 

"Kax, kax, kalabax! Beldurrak kanpora! Ris-ras!"

Horretaz gain, "Kezkamuxelak" izeneko panpintxo bereziak ere egin ditugu. Guatemalako ohitura jarraituz, haurrek panpintxoak egiten dituzte; lotara joaterakoan beren kezkak kontatzen dizkiete eta burukoaren azpian uzten dituzte, biharamunean kezkarik gabe jaiki ahal izateko. 

Begira begira zein politak geratu zaikigun!👀





Blog honetako argitalpen ezagunak

LH1 GELAKO AURKEZPENA

Kaixo familiak,  Erronkako 1.go gaian LH1 aurkezteko proiektua egin dugu.  Hasieran, zuen seme-alabek zer aurkeztu nahi zuten erabaki zuten talde handian.  Ondoren, bakoitzak zer esango zuen pentsatu zuten eta azkenik grabaketa egin genuen.  Begira begira.....

GURE ALFABETOA

 Kaixo kaixo, Letrekin jolasean hasi gara eta begira zeinen alfabeto polita osatu dugun.  Kantari apartak gara ere! Ikusi  eta gozatu.