Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2019

2019ko JAIALDIAREN PRESTAKETA (LH2)

Kaixo!!! Aurten jaialdia prestatzen ikasturte hasieratik hasi ginen! Ikasleek abestiak aukeratu zituzten, ondoren taldeak egin genituen. Talde bakoitzak abestiaren zein zati dantzatu aukeratu zuten eta azkenik dantzak prestatu zituzten! Bikain pasa zuten.... begira begira!!! Azkenean, jaialdiaren egunean ikuskizun bikaina eskaini ziguten! Espero dugu gozatu izana!

EUSKARAREN EGUNA LH1 eta LH 2

Kaixo familiak! Bideo honetan Euskararen eguna ospatzeko egin genituen ekintzak ikusiko dituzue! "Euskararen haritik tira" lelopean konpromisoak idatzi genituen ere, egunez egun hauek betetzen saiatzen gabiltza! Bikan pasa genuen!
EUSKARAREN EGUNA  Euskararen eguna ospatzeko zenbait ekintza burutu ditugu: ipuin kontalaria izan genuen, gelako leihoak apaindu genituen, pasabideak.... Primeran pasa genuen, eta nola ez, konpromisoak ere hartu genituen.