Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2018

Aiton-amonen proiektua

LH 3. mailakoak aiton-amonen inguruko proiektuarekin hasi gara. Proiektuari hasiera emateko, ikasleek gela guztian zehar zeuden aiton amonen izen guztien artean beraien aiton amonen izenak bilatu behar izan zituzten. Oso gustora ibili ziren eta ondoren, beraien aiton-amonen inguruan hitz egiten ibili ginen denbora luzez.

Xangai Xian Xi, txinatarrekin ederki!

LH 3. mailakoek Txinako gaia bukatu dute, txinatar txapelak, abanikoak eta farolillo batzuk eginez. Ederki pasa dute eta asko ikasi ere!

JUUL ETA UDABERRIA

Kaixo lagunak! JUUL kanpaina ospatu genuen atzo ikastolan, eta JUUL-ekin batera eguraldi ona! Gustokoen genituen liburuak aukeratu eta bozkatu genituen! Bide batez, begira nola aprobetxatu ditugun atsedenaldian urteko lehenengo eguzki-izpi berotxoak!

GOSARI BEREZIA

LH 3 eta LH 4. mailakoek gosari berezia prestatu genuen oporrak baino lehenagoko azken egunerako. Dantzalekun goiz bikaina pasa genuen!!

EURI TANTA

Kaixo!! LH 4. mailakoei zeinu hizkuntzarekiko interesa piztu zitzaigun eta hau ezagutzen aritu gara! Zeinu hizkuntzaz kantatutako hainbat abesti ezagutu ditugu eta asko gustatu zaizkigu.  Guk ere saiakera egin dugu eta "Euri tanta" abestia ikasi dugu! Hemen duzue emaitza... ( Klik egin argazkian bideoa ikusteko )

LANBIDEAK ETA BIRZIKLAPENA LH2. maila

Kaixo! LH2. mailako ikasleei denboraren makina matxuratu zaie eta mekanikariarengana eraman behar izan dute. Hortaz, ezin izan dute bidairik egin. Hala ere, denbora ondo aprobetxatu dute! Lanbide desberdinak, produktuen prozesua eta birziklapena lantzen egon dira. Edortaren aitaren gaztandegira joan dira eta bertan mamia eta gazta nola egiten den ikasi dute. Material birziklatuarekin jolasak ere asmatu dituzte. Ikasten primeran pasa dute! Txangoa gaztandegira.  Material birziklatuarekin sortutako jolasak.

UNIBERTSOA LH2. maila

Kaixo lagunak! Txanelan Unibertsoaren gaia landu genuen eta planetak, izarrak, sateliteak... ezagutu genituen. Zoragarria eta misteriotsua iruditu zitzaigun.  Guk ere gure unibertsoa sortu genuen!