Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2021

TXANELAKO PROIEKTUAK LH2

Kaixo familiak, Oraingoan urtean zehar txanelan egindako proiektu batzuen argazkiekin sortu dugun bideoa duzue ikusgai. Denboraren makinean hainbat bidai egin ditugu. Hauetatik pila bat ikasi dugu, lan izugarria egin dugu eta asko disfrutatu dugu. Gustukoa izatea espero dugu. 😉

LH2. MAILA ZIRKULAZIO AUTONOMOAN

Kaixo familiak! Ikasturtean zehar zirkulazio autonomoan nola aritu garen ikusi nahi al duzue? Bideoan klikatu eta gozatu!

LH2. MAILAKOAK HERRITIK LANBIDEAK IKUSTERA GOAZ!

Kaixo, familiak! Txanelan lanbideen gaia lantzen ari gara eta lanbideak hobeto ezagutzeko eta proiektuari amaiera emateko, herritik irteeratxo bat egin dugu. Lanbide pila bat ikusi ditugu, horien artean gure gelako hiru gurasoena.  Eskerrik asko Leire, Nuria eta Gema zuen lantokia erakusteagatik eta zuen lanbidea azaltzeagatik. Oso interesgarria eta esanguratsua izan da. Begira begira 👀😊  

LH2. MAILA NEURTZEN

Kaixo familiak, Matematikan tresna desberdinekin neurketak egiten aritu gara. Metro eta zentimetroekin, kilogramo eta gramoekin, litro eta mililitroekin gora eta behera ibili gara.  Zeinen ondo pasatu dugun eta zenbat ikasi dugun ikusteko bideoan klikatu. 😉