Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2020

BOGA BOGA MARINELA ANTZERKIA

KAIXO FAMILIAK!!! Aste honetan BOGA-BOGA MARINELA gaia amaitzen ibili gara! Amaiera borobila emateko, antzerki polit bat prestatu dugu. Bertan ikasitako guztia islatzen saiatu gara: Balearen ehiza, euskal nabigatizaileak, Ternuarako bidai luzeak, piraten bizitza, itsas-animaliak, Albaolan ikasitakoa, etab luze bat.  Irakasleok zein ikasleok gustura ibili gara gure arbasoen bizitza aztertuz eta beraiengandik ikasiz. Beraz, besterik gabe, bideotxo hau gustuko izatea espero dugu!

GIZA GORPUTZA

Gaurkoan, giza gorputzaren gaia ekartzen dizuegu. Gure gorputza barrutik nolakoa den hobeto ezagutu dugu. Hainbat aparatuk nola funtzionatzen duten ikusi dugu eta horien inguruan ikasi dugunarekin aurkezpen egin dugu. Horrekin batera, elikagaien piramidea aztertu dugu. Zeinen garrantzitsua den kirola egitea, jolastea, ura edatea, denetarik jatea eta deskantsatzea gorputza zaintzeko eta osasuntsu egoteko. Ikusi ze artistak garen eta zeinen ongi pasatu dugun!

LH 6.MAILAKO IKASLEAK ASTE ZURIAN

Hona 6. mailako ikasleak Aste Zurian bere trebeziak erakusten.

Ameriketara joan nintzen...

Ameriketara joan nintzen... Landu dugun azken gaian Amerikako hainbat zibilizazio ezagutu ditugu. Haien bizimodua, ohiturak, bizilekua... kontuan hartuta, inspirazioz bete dugu gure burua eta honako antzerkiak sortu ditugu.  LH3.mailako lagunak ikusteko aukera izan zuten, publiko bikaina!! Orain zuen txanda da, espero dugu gustoko izatea.

ATRAPA EGUNA

"ATRAPA EGUNA" Nerea Arrien Aurreko urtarrilak 28an, LH5. eta LH6. mailan, Nerea Arrien  idazlearen bisita izan genuen Iñigo Aritzan. Irakurri berri dugun, "ATRAPA EGUNA" liburuaren berri ematera.  Oso gustora egon ginen berarekin. Eskerrik asko, Nerea!!!!