Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2018

AITON-AMONEN BIXITA

Proiektuari bukaera emateko, aiton amonen bixita izan dugu aste honetan. Ederki pasa dugu: ipuinak kontatu dizkiegu, bertsoak abestu eta merienda goxo bat prestatu ere. 

JOKUAK OLINPIA HIRIAN

Kaixo lagunok! Oraingoan, LH1.mailako ikasleek bidai ikaragarria egin dugu! Antzinako Grezia ezagutu dugu lehenik eta Joko Olinpikoak ospatu ditugu. Proba gogorrak pasa behar izan ditugu eta.... zelako izerdiak! Ondoren, Erromarantz abiatu gara! Romulo eta Remo ezagutu, eta ubide, galtzada, koliseo zein antzokiak eraiki eta gero... bagoaz hurrengo eta ikasturteko azkeneko abentura ezagutzera! Zein izango ote....????

Aiton-amonen zuhaitza

Aiton-amonen izenak jarriz hostoetan, zuhaitza osatu dugu gelan. 

GORA GUTEMBERG! GORA MARCONI! LH2.maila

Kaixo!! Oraingoan komunikabideekin ibili gara eta irratsaio bat egin dugu. Irratsaioan ikastolako albisteak, kirolak, txisteak, errezeta, iragarkiak, elkarrizketa, ipuina eta asmakizunak egin ditugu. Oso gustora ibili gara!! IRRATSAIOA LH2.MAILA