Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2023

NIRE GORPUTZAREKIN HIZKETAN

 Kaixo familiak,  Erronkako 3. gaiean GURE GORPUTZAREKIN HIZKETAN ARITU GARA! Kanpotik zein barrutik nolakoak garen asko ikasi dugu eta ondoren emanaldi bat prestatu dugu taldeka. Pausoz pauso talde lanean aurkezpenak prestatu genituen eta Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko gelakoei eskeini genizkien emanaldiak.  Ikusi ikusi!

IKARAK UXATZEKO MAKILAK ETA KEZKAMUXELAK LH2

Kaixo familiak! Euskara eta literaturan, Patxi Zubizarretak idatzitako eta Maite Gurrutxagak ilustratutako "Tik, bakarrik. Tak, ikarak"  album ilustratua landu dugu. Albumak kontatzen duen istorioak sortzen dituen emozioak abiapuntu hartuz, ikarak uxatzeko makilak sortu ditugu eta hurrengo konjurua esanez erabiltzen ditugu:  "Kax, kax, kalabax! Beldurrak kanpora! Ris-ras!" Horretaz gain, "Kezkamuxelak" izeneko panpintxo bereziak ere egin ditugu. Guatemalako ohitura jarraituz, haurrek panpintxoak egiten dituzte; lotara joaterakoan beren kezkak kontatzen dizkiete eta burukoaren azpian uzten dituzte, biharamunean kezkarik gabe jaiki ahal izateko.  Begira begira zein politak geratu zaikigun!👀

ZENTZUMENAK, MUNDURAKO ATEAK LH2

Kaixo familiak,  Erronkako   "Zentzumenak, mundurako ateak" unitatean zehar zentzumenei eta garunari buruzko hainbat ezagutza eskuratu ditugu; zentzumenen organoak eta hauen funtzioak ezagutu ditugu, garunak gure inguruko informazioa nola jasotzen duen ikusi dugu eta ikasitakoa hainbat ekintza eta jolasen bitartez praktikan jarri dugu. Horretaz gain, zentzumenak aktibatzeko tailerrak prestatu ditugu eta beste geletako lagunak hauetan parte hartzera gonbidatu ditugu.  Zeinen gustura ibili garen elkarrengandik ikasten!😊