Saltatu eta joan eduki nagusira

GURE MAKINAK LH1

Kaixo familiak,

Erronkan ingurune hurbileko makina sinpleak ezagutzen aritu gara "HAU DA NIRE MAKINA!" unitatean eta ezagutza horiek aplikatuz eta sormenez, gure makinak asmatu eta eraiki ditugu. 

Lehenengo, taldeka makina nolakoa izango zen eta makina horrek zein lan egingo zuen adostu genuen. Ondoren, makinaren bozetoa egin genuen eta azkenik, birziklatutako materialarekin eraikitzeari ekin genion.

Gure makinak ikusi eta ezagutu nahi al dituzue? Hemen dituzue argazki batzuk:

JOKER

  • Marrazki bat egiten dugu eta Jokerren sabelean sartzen dugu.
  • Botoia sakatzen badugu,  marraztutakoa egi bihurtzen du. 
  • Txakur bat edo ostadarra marraztuz gero, benetakoa bihurtzen du, adibidez.

TRIKULORE
  • Emozioekin lotutako makina da. 
  • Bi botoi berde eta bi gorri ditu. 
  • Botoi berde bat sakatu eta pizten da. 
  • Beste botoi berdea sakatzen badugu, arantzak botatzen ditu eta arantzak sartzen zaizkion pertsona pozik jartzen da.
  • Botoi gorri bat sakatuz gero, arantzak botatzen ditu eta arantzak sartzen zaizkion pertsona haserre jartzen da.
  • Beste botoi gorriarekin itzaltzen da.

LETAGIN MAGIKOA
  • Letaginari nahi duzuna eskatzen diozu eta magia egiten du.
  • Aginduak betetzen ditu.
  • Kamiseta jantzi nahi badugu, letagin magikoari eskatu eta lan hori egiten du.
  • Sagar bat eskatzen badiogu, eskuak jarri eta agertzen da.

ROBOTI
  • 8 beso eta 10 hanka dituen makina da. 
  • Botoia sakatu eta martxan jartzen da.
  • Lanak egiten laguntzen digu: etxeko lanak egiten, garbitzen, bazkaria prestatzen, hazkatzen...

BINBI
  • Egunean zehar esna dago eta gauean lo egiten du bere nagusiek bezala.
  • Pertsonei laguntzen die.
  • Esaten duzun guztia egiten du: hortzak garbitu, pijama jantzi, gauzak ekarri...









Blog honetako argitalpen ezagunak

GURE IKASTOLA ETA GURE GELA LH1

Kaixo familiak! Erronkako 1.unitatean,  "KAIXO, LAGUN, ONGI ETORRI" izenekoan, ikastolako espazioak, irakasleak, ikasgaiak, materialak,  ekintzak,  etab. ezagutu ditugu eta a urkezpen bideo polit bat sortu dugu.     Zuek ere gure ikastola eta gure gela hobeto ezagutu nahi dituzue? Bideoan klikatu eta ibilbideaz disfrutatu!!🎤🎥🎬 Zuen gustokoa izatea espero dugu 😊

GURE ALFABETOAK LH1

Kaixo familiak, LH1.mailan letrekin jolasten gabiltza eta gure gorputzekin alfabetoa irudikatu dugu. Begira, begira!👀 Eskulanetan ere aritu gara eta letra ederrak sortu ditugu 🎨. Ikusi nahi dituzue? Bideoan klikatu eta disfrutatu! 

GORPUTZAREKIN HIZKETAN LH1

Kaixo familiak, Erronkan gorputzarekin hizketan eta jolasean aritu gara oraingoan. Gorputza kanpotik eta barrutik ezagutu dugu, eskulan desberdinak egin ditugu eta ikasitakoarekin bideo bat prestatu dugu.  Ikusi ikusi!! 👀