Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

2015ekoak etiketa duten argitalpenak ikusgai

RATONCITOS Y RATONCITAS EN APUROS

Kaixo familiak: LH4. mailako ikasleok lenguako proiektuari amaiera emateko, proiektuak proposatutako antzerkia, prestatu dugu. Disfrutatu!!!!

ITZAL ANTZERKIA

 Kaixo familiak, Azken hilabeteetan euskaran, matematikan eta erronkan, argiari eta koloreei buruzko informazioa eskuratu dugu, argiaren propietateak ikertu ditugu, ilunpetan irakurri dugu, koloreekin eta itzalekin esperimentatu dugu eta itzal-antzerkiak sortu ditugu. Azken hauek egiteko sormena martxan jarri dugu, istorioak asmatu eta gidoiak idatzi ditugu eta txotxongiloak sortu ditugu.  Ikusi nahi dituzue? Klikatu bideoan eta disfrutatu!

"KLOEREN ISTORIOA" IPUIN MUSIKALA LH2

Kaixo familiak, Ikasturtean zehar "Kloeren istorioa" izeneko ipuin musikala sortzen aritu gara eta oraingoan, hau aurkeztu nahi dizuegu. Lan handia egin dugu eta primeran pasatu dugu. Ipuin polit bat asmatu genuen, ipuinean sartuko genituen soinuak pentsatu eta horiek egingo zituzten musika-tresnak sortu genituen, taldeka ilustrazioak marraztu genituen eta azkenik, grabatu genuen. Zuen gustokoa izatea espero dugu!

IKARAK UXATZEKO MAKILAK ETA KEZKAMUXELAK LH2

Kaixo familiak! Euskara eta literaturan, Patxi Zubizarretak idatzitako eta Maite Gurrutxagak ilustratutako "Tik, bakarrik. Tak, ikarak"  album ilustratua landu dugu. Albumak kontatzen duen istorioak sortzen dituen emozioak abiapuntu hartuz, ikarak uxatzeko makilak sortu ditugu eta hurrengo konjurua esanez erabiltzen ditugu:  "Kax, kax, kalabax! Beldurrak kanpora! Ris-ras!" Horretaz gain, "Kezkamuxelak" izeneko panpintxo bereziak ere egin ditugu. Guatemalako ohitura jarraituz, haurrek panpintxoak egiten dituzte; lotara joaterakoan beren kezkak kontatzen dizkiete eta burukoaren azpian uzten dituzte, biharamunean kezkarik gabe jaiki ahal izateko.  Begira begira zein politak geratu zaikigun!👀

ZENTZUMENAK, MUNDURAKO ATEAK LH2

Kaixo familiak,  Erronkako   "Zentzumenak, mundurako ateak" unitatean zehar zentzumenei eta garunari buruzko hainbat ezagutza eskuratu ditugu; zentzumenen organoak eta hauen funtzioak ezagutu ditugu, garunak gure inguruko informazioa nola jasotzen duen ikusi dugu eta ikasitakoa hainbat ekintza eta jolasen bitartez praktikan jarri dugu. Horretaz gain, zentzumenak aktibatzeko tailerrak prestatu ditugu eta beste geletako lagunak hauetan parte hartzera gonbidatu ditugu.  Zeinen gustura ibili garen elkarrengandik ikasten!😊

LIBURUTEGIEN MUNDUA LH2

Kaixo familiak, Erronkako 1.unitatean liburutegien munduan murgildu gara.  Liburutegiak nola antolatzen diren ikasi dugu, hainbat idazkera ezagutu ditugu eta idazle eta ilustratzaile bihurtu gara. Ikusi nahi duzue? 👀😄  

LH1 eta LH2 BERTIZEN!!

Kaixo familiak, Ikasturte amaiera honetan, Bertizeko txangoko argazkiekin sortutako bideoa zuekin partekatzen dugu. Burututako ekintzak arkua, abentura park eta natur parkea izan ziren.  Horietan eta elkarrekin jolasten eta gaua pasatzen primeran pasatu genuen eta izugarri disfrutatu genuen, bero handia egin zuen arren. Esperientzia polita eta dibertigarria izan zen! 😊

GURE MAKINAK LH1

Kaixo familiak, Erronkan ingurune hurbileko makina sinpleak ezagutzen aritu gara "HAU DA NIRE MAKINA!" unitatean eta ezagutza horiek aplikatuz eta sormenez, gure makinak asmatu eta eraiki ditugu.  Lehenengo, taldeka makina nolakoa izango zen eta makina horrek zein lan egingo zuen adostu genuen. Ondoren, makinaren bozetoa egin genuen eta azkenik, birziklatutako materialarekin eraikitzeari ekin genion. Gure makinak ikusi eta ezagutu nahi al dituzue? Hemen dituzue argazki batzuk: JOKER Marrazki bat egiten dugu eta Jokerren sabelean sartzen dugu. Botoia sakatzen badugu,  marraztutakoa egi bihurtzen du.  Txakur bat edo ostadarra marraztuz gero, benetakoa bihurtzen du, adibidez. TRIKULORE Emozioekin lotutako makina da.  Bi botoi berde eta bi gorri ditu.  Botoi berde bat sakatu eta pizten da.  Beste botoi berdea sakatzen badugu, arantzak botatzen ditu eta arantzak sartzen zaizkion pertsona pozik jartzen da. Botoi gorri bat sakatuz gero, arantzak botatzen ditu eta...

NIRE GORPUTZEAN BIZI NAIZ LH1

Kaixo familiak! Giza gorputzaren gaiari amaiera emateko gorputz aparatuen azalpenak eta asmakizunak biltzen dituen aurkezpen bat egin dugu.  Bideoan klikatu eta disfrutatu! Bestalde, gaian zehar landutakoarekin lotutako eskulan batzuen argazkiak ere ikus ditzakezue.

OLERKIEN DRAMATIZAZIOAK LH1

Kaixo familiak,  Giza gorputza lantzen ari garen honetan, Juan Kruz Igerabidek idatzitako eta Ainara Azpiazuk ilustratutako "Nire gorputzean bizi naiz" liburua izan dugu oinarri.  Hitzekin jolasten eta hitzen bidez gorputzarekin jolasten aritu gara eta hainbat olerki dramatizatu ditugu.  Hurrengo bideoan horiek ikusteko aukera duzue. Gu bai artistak!  

GURE IKASTOLA ETA GURE GELA LH1

Kaixo familiak, Gure ikastola eta gure gela hobeto ezagutu nahi dituzue? LH1.mailako ikasleok Erronkako "KAIXO, LAGUN, ONGI ETORRI! " unitatea bukatzeko, aurkezpen eder bat egin dugu. Bertan, ikastolako hainbat espazio erakutsiko dizkizuegu eta gelan nola aritzen garen azalduko dizuegu. Bideoan klikatu eta ibilbideaz disfrutatu!

GURE ALFABETOAK LH1

Kaixo familiak! LH1. mailako ikasleok hainbat alfabeto egin ditugu. Lehenengoa gure gorputzekin irudikatu dugu.  Nola egin dugun ikusi nahi al duzue? Ba, hementxe daukazue! Bigarrenerako eskuak lanean jarri ditugu eta eztarriak berotu ditugu. Begira 👀, zeinen ederra geratu den!