Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

2017 etiketa duten argitalpenak ikusgai

ALLO LH1 ETA LH2

Kaixo familiak, Ikasturte bukaera iritsi da eta oraingoan aurtengo txangoko argazkiekin sortutako bideoa partekatu nahi dizuegu. Egonaldi ederra izan da, euskaraz asko jolastu gara eta primeran pasatu dugu!

ARGIA ETA ITZALAK

Kaixo familiak, Oraingoan argia eta itzalen inguruko bideo bat prestatu dizuegu. Hilabete hauetan argiaren bitxikeriak ezagutu ditugu, itzalekin jolastu gara eta asko disfrutatu dugu. Itzal-antzerki ederrak prestatu ditugu ere; pertsonaiak eta istorioak pentsatu ditugu, txotxongiloak sortu ditugu, entsaiatu dugu eta grabazioak egin ditugu.  Ikusi nahi dituzue?👀  Klikatu eta disfrutatu! 😊

ZENTZUMENAK, MUNDURAKO ATEAK LH2

Kaixo familiak,  Erronkan "Zentzumenak, mundurako ateak" unitatean, zentzumenak hobeto ezagutu ditugu eta zentzumen bakoitzaren eginkizunari buruz eskuratutako ezagutzak erabiliz, garunak gure inguruko informazioa nola jasotzen duen eta nola erantzuten duen ikasi dugu.  Hori guztia hainbat jolas eta ekintzen bitartez praktikan jarri dugu ere. Horretaz gain, zentzumenak aktibatzeko tailerrak antolatu ditugu eta beste geletako lagunak hauetan parte hartzera gonbidatu ditugu. Ikusi 👀

IKARAK UXATZEKO MAKILAK LH2

Kaixo familiak, Euskarako 3.unitatean, "Tik, bakarrik. Tak, ikarak" izenekoan, ikarak uxatzeko makilatxo magikoa egin genuen.  Paper zati batzuetan gustuko ditugun gauzak, mezu lagungarriak, ondo sentiarazteko mezuak... idatzi genituen eta makilan itsasi genituen. Orain beldur garenean, gure makilatxo magikoa astintzen dugu eta konjuro bat esaten dugu: "Kax, kax, kalabax! Beldurrak kanpora! Ris-ras!"

IDAZKERA MOTAK LH2

Kaixo familiak, Oraingoan idazkeraren historian murgildu gara eta hainbat idazkera mota ezagutu ditugu. Idazkera kuneiformean eta hieroglifikoan trebatu gara ere. Begira begira 👀

BERTIZ!! LH1 ETA LH2

Kaixo familiak, Oraingoan ikasturte amaierako txangoaren bideo bat prestatu dizuegu. Bertizen primeran pasatu genuen; abentura parkean zuhaitzen arteko soka zirkuitoetan eta tirolinetan ibili ginen, herrian jolasak egin genituen eta elkarrekin asko disfrutatu genuen. Esperientzia oso polita izan da 😊. Ikusi nahi al duzue? Bideoan klikatu eta gozatu!!

GURE MAKINAK! LH1

Kaixo familiak, Azken hilabetean asmatzaile bihurtu gara 💡. Irudimena martxan jarri dugu eta taldeka makinak sortu ditugu. Elkarrekin lanean primeran pasatu dugu!😀

GORPUTZAREKIN HIZKETAN LH1

Kaixo familiak, Erronkan gorputzarekin hizketan eta jolasean aritu gara oraingoan. Gorputza kanpotik eta barrutik ezagutu dugu, eskulan desberdinak egin ditugu eta ikasitakoarekin bideo bat prestatu dugu.  Ikusi ikusi!! 👀

GURE IKASTOLA ETA GURE GELA LH1

Kaixo familiak! Erronkako 1.unitatean,  "KAIXO, LAGUN, ONGI ETORRI" izenekoan, ikastolako espazioak, irakasleak, ikasgaiak, materialak,  ekintzak,  etab. ezagutu ditugu eta a urkezpen bideo polit bat sortu dugu.     Zuek ere gure ikastola eta gure gela hobeto ezagutu nahi dituzue? Bideoan klikatu eta ibilbideaz disfrutatu!!🎤🎥🎬 Zuen gustokoa izatea espero dugu 😊

GURE ALFABETOAK LH1

Kaixo familiak, LH1.mailan letrekin jolasten gabiltza eta gure gorputzekin alfabetoa irudikatu dugu. Begira, begira!👀 Eskulanetan ere aritu gara eta letra ederrak sortu ditugu 🎨. Ikusi nahi dituzue? Bideoan klikatu eta disfrutatu!