Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

LIBURUTEGIEN MUNDUA LH2

Kaixo familiak, Oraingoan LH2.mailakoak liburutegien munduan murgildu gara. Horretarako, Altsasuko liburutegia bisitatu dugu eta liburuzainak liburutegiaren funtzionamenduaren eta antolaketaren inguruko gauza pila bat kontatu dizkigu. Gelan idazkeraren historia ere ezagutu dugu eta idazkera mota desberdinetan trebatu gara. Eta ikasitako guztiarekin gure gelako liburutegia antolatu dugu. Ikusi nahi duzue? 
Azkenaldiko argitalpenak

GURE IKASTOLA!

  Kaixo familiak! Erronkako 1.unitatean, "KAIXO, LAGUN, ONGI ETORRI" izenekoan, gure ikastolako espazioak eta gelak, erabiltzen dugun materiala... hobeto ezagutu ditugu.  Zuei aurkezteko bideo eder bat egitea pentsatu dugu. 🎤🎥🎬 Ikusi ezazue! 👀

BERTIZ LH1 ETA LH2

Kaixo familiak, Bertizen asko disfrutatu dugu; zuhaitz parkean ibilbide desberdinak egin ditugu, tirolinetatik bota gara, errekan sartu gara, herrian jolasak egin ditugu eta elkarrekin primeran aritu gara. Esperientzia zoragarria izan da 😊. Ikusi nahi al duzue? Bideoan klikatu eta gozatu!!

GU ASMATZAILE!

Kaixo familiak, Oraingoan makinen munduan murgildu gara.  Makina sinpleak ezagutu ditugu eta asmatzaile bihurtu gara.  Zer asmatu dugun jakin nahi duzue?  Bideoan klikatu eta disfrutatu!😊

GORPUTZAREKIN HIZKETAN LH1

Kaixo familiak, Erronkan gure gorputzekin hizketan aritu gara oraingoan. Giza gorputza kanpotik eta barrutik nolakoa den ikasi dugu, hainbat eskulan egin ditugu eta gorputz aparatuen aurkezpenak prestatu ditugu.  Azken hauetarako, taldeka lan egin dugu ideiak partekatuz, lanak banatuz, elkarrekin marraztuz eta azalpenak prestatuz. Zein interesgarria den gure gorputza!  Ikusi nahi duzue? 🎤

OLERKIEN DRAMATIZAZIOAK LH1

Kaixo familiak, Euskarako 3.unitatean "Nire gorputzean bizi naiz" olerki liburua oinarri izanez, dramatizazio txikiak egin ditugu. Dramatizatu behar genituen olerkiak hainbat aldiz entzun ditugu, talde txikietan rolak banatu ditugu, entsegu txikiak egin ditugu eta talde handiaren aurrean aurkeztu ditugu.  Zuek ere ikusi nahi dituzue?

BIZIRIK OTE?

Kaixo familiak, Erronkako "Bizirik ote?" eta euskarako "Badauzkat nire zulotxoan" unitateetan, landareen inguruan asko ikasi dugu eta udazkenarekin lotutako hainbat ekintza eta eskulan egin ditugu. Ikusi nahi dituzue?  😄