Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

2010ekoak etiketa duten argitalpenak ikusgai

LH4.maila lanean

Kaixo!! Lh4.mailan ez dugu gure lan erritmoa eten!!! Gure eskulanak ikusi nahi?  Edo errezetak nahiago?  Ala geometria lanak dituzue gustoko? Bideoari klikatu eta disfrutatu!

Ameriketara joan nintzen...

Ameriketara joan nintzen... Landu dugun azken gaian Amerikako hainbat zibilizazio ezagutu ditugu. Haien bizimodua, ohiturak, bizilekua... kontuan hartuta, inspirazioz bete dugu gure burua eta honako antzerkiak sortu ditugu.  LH3.mailako lagunak ikusteko aukera izan zuten, publiko bikaina!! Orain zuen txanda da, espero dugu gustoko izatea.

GORA GUTEMBERG! GORA MARCONI! LH2.maila

Kaixo!! Oraingoan komunikabideekin ibili gara eta irratsaio bat egin dugu. Irratsaioan ikastolako albisteak, kirolak, txisteak, errezeta, iragarkiak, elkarrizketa, ipuina eta asmakizunak egin ditugu. Oso gustora ibili gara!! IRRATSAIOA LH2.MAILA

LANBIDEAK ETA BIRZIKLAPENA LH2. maila

Kaixo! LH2. mailako ikasleei denboraren makina matxuratu zaie eta mekanikariarengana eraman behar izan dute. Hortaz, ezin izan dute bidairik egin. Hala ere, denbora ondo aprobetxatu dute! Lanbide desberdinak, produktuen prozesua eta birziklapena lantzen egon dira. Edortaren aitaren gaztandegira joan dira eta bertan mamia eta gazta nola egiten den ikasi dute. Material birziklatuarekin jolasak ere asmatu dituzte. Ikasten primeran pasa dute! Txangoa gaztandegira.  Material birziklatuarekin sortutako jolasak.

UNIBERTSOA LH2. maila

Kaixo lagunak! Txanelan Unibertsoaren gaia landu genuen eta planetak, izarrak, sateliteak... ezagutu genituen. Zoragarria eta misteriotsua iruditu zitzaigun.  Guk ere gure unibertsoa sortu genuen!