Saltatu eta joan eduki nagusira

OLERKIEN DRAMATIZAZIOAK LH1

Kaixo familiak, 

Giza gorputza lantzen ari garen honetan, Juan Kruz Igerabidek idatzitako eta Ainara Azpiazuk ilustratutako "Nire gorputzean bizi naiz" liburua izan dugu oinarri. 

Hitzekin jolasten eta hitzen bidez gorputzarekin jolasten aritu gara eta hainbat olerki dramatizatu ditugu. 

Hurrengo bideoan horiek ikusteko aukera duzue. Gu bai artistak!

 

Blog honetako argitalpen ezagunak

GURE IKASTOLA LH1

Kaixo familiak! Erronkako 1.unitatean,  "KAIXO, LAGUN, ONGI ETORRI"  izenekoan, gure ikastolako espazioak eta gelak, erabiltzen dugun materiala, irakasleak... hobeto ezagutu ditugu.  Eta hau guztia zuei aurkezteko bideo eder bat prestatu dugu.   🎤🎥🎬 Ikusi ikusi! 👀

GURE ALFABETOAK LH1

Kaixo familiak, LH1.mailan letrekin jolasten gabiltza eta hainbat alfabeto sortu ditugu. Lehenengoa letrak gure gorputzekin irudikatuz sortu dugu eta bigarrena eskulanak eginez eta eztarriak berotuz. Ikusi nahi dituzue? Bideoan klikatu eta disfrutatu! 👀😊

GORPUTZAREKIN HIZKETAN LH1

Kaixo familiak, Erronkan gure gorputzekin hizketan aritu gara oraingoan. Giza gorputza kanpotik eta barrutik nolakoa den ikasi dugu, hainbat eskulan egin ditugu eta gorputz aparatuen aurkezpenak prestatu ditugu.  Azken hauetarako, taldeka lan egin dugu ideiak partekatuz, lanak banatuz, elkarrekin marraztuz eta azalpenak prestatuz. Zein interesgarria den gure gorputza!  Ikusi nahi duzue? 🎤