Saltatu eta joan eduki nagusira

ITZAL ANTZERKIA

 Kaixo familiak,

Azken hilabeteetan euskaran, matematikan eta erronkan, argiari eta koloreei buruzko informazioa eskuratu dugu, argiaren propietateak ikertu ditugu, ilunpetan irakurri dugu, koloreekin eta itzalekin esperimentatu dugu eta itzal-antzerkiak sortu ditugu.

Azken hauek egiteko sormena martxan jarri dugu, istorioak asmatu eta gidoiak idatzi ditugu eta txotxongiloak sortu ditugu. 

Ikusi nahi dituzue? Klikatu bideoan eta disfrutatu!













Blog honetako argitalpen ezagunak

GURE IKASTOLA LH1

Kaixo familiak! Erronkako 1.unitatean,  "KAIXO, LAGUN, ONGI ETORRI"  izenekoan, gure ikastolako espazioak eta gelak, erabiltzen dugun materiala, irakasleak... hobeto ezagutu ditugu.  Eta hau guztia zuei aurkezteko bideo eder bat prestatu dugu.   🎤🎥🎬 Ikusi ikusi! 👀

GURE ALFABETOAK LH1

Kaixo familiak, LH1.mailan letrekin jolasten gabiltza eta hainbat alfabeto sortu ditugu. Lehenengoa letrak gure gorputzekin irudikatuz sortu dugu eta bigarrena eskulanak eginez eta eztarriak berotuz. Ikusi nahi dituzue? Bideoan klikatu eta disfrutatu! 👀😊

GORPUTZAREKIN HIZKETAN LH1

Kaixo familiak, Erronkan gure gorputzekin hizketan aritu gara oraingoan. Giza gorputza kanpotik eta barrutik nolakoa den ikasi dugu, hainbat eskulan egin ditugu eta gorputz aparatuen aurkezpenak prestatu ditugu.  Azken hauetarako, taldeka lan egin dugu ideiak partekatuz, lanak banatuz, elkarrekin marraztuz eta azalpenak prestatuz. Zein interesgarria den gure gorputza!  Ikusi nahi duzue? 🎤