Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

LH4 2021-2022 ikasturtea

LH4 2021-2022  Kaixo familiak, Gaurkoan ikasturte honetako argazkiekin sortutako bideoa zuekin partekatu nahi dugu. Zein izan da zuen ekintzarik gustokoena?  Olentzero ikastolara etorri zen eguna? Edo korrikan dantzatutako koreografia?   Santa Agedako kantak agian?  Ala martxoak zortzirako egindako eskulana?  Maribel Aiertzarekin izandako solasaldia? Goal Ball-a? Edo Lizarrako txangoa? Ez duzula argi? Orduan bideoa ikusteko prest zaude!  Disfrutatu ezazu berriro esperientzia guzti horietaz! Besarkada bat, Garazi eta Nahikari  

LH1 eta LH2 BERTIZEN!!

Kaixo familiak, Ikasturte amaiera honetan, Bertizeko txangoko argazkiekin sortutako bideoa zuekin partekatzen dugu. Burututako ekintzak arkua, abentura park eta natur parkea izan ziren.  Horietan eta elkarrekin jolasten eta gaua pasatzen primeran pasatu genuen eta izugarri disfrutatu genuen, bero handia egin zuen arren. Esperientzia polita eta dibertigarria izan zen! 😊

GURE MAKINAK LH1

Kaixo familiak, Erronkan ingurune hurbileko makina sinpleak ezagutzen aritu gara "HAU DA NIRE MAKINA!" unitatean eta ezagutza horiek aplikatuz eta sormenez, gure makinak asmatu eta eraiki ditugu.  Lehenengo, taldeka makina nolakoa izango zen eta makina horrek zein lan egingo zuen adostu genuen. Ondoren, makinaren bozetoa egin genuen eta azkenik, birziklatutako materialarekin eraikitzeari ekin genion. Gure makinak ikusi eta ezagutu nahi al dituzue? Hemen dituzue argazki batzuk: JOKER Marrazki bat egiten dugu eta Jokerren sabelean sartzen dugu. Botoia sakatzen badugu,  marraztutakoa egi bihurtzen du.  Txakur bat edo ostadarra marraztuz gero, benetakoa bihurtzen du, adibidez. TRIKULORE Emozioekin lotutako makina da.  Bi botoi berde eta bi gorri ditu.  Botoi berde bat sakatu eta pizten da.  Beste botoi berdea sakatzen badugu, arantzak botatzen ditu eta arantzak sartzen zaizkion pertsona pozik jartzen da. Botoi gorri bat sakatuz gero, arantzak botatzen ditu eta...

IPUIN MUSIKALA

 Kaixo familiak, Hilabete batzuk lan eta lan egon eta gero, gure ipuin musikala amaitu dugu.  0-tik hasi eta ipuin bat asmatu genuen lehenengo, pertsonaiak, gertaerak... Ondoren musika edo soinu efektuak pentsatu genituen, gero ilustrazioak marraztu eta margotu eta azkenik grabazioa egin genuen.  Gainera egun hauetan ikastolako txikiei gure ipuina irakurriko diegu ere.  Espero dugu zuen gustokoa izatea

NIRE GORPUTZEAN BIZI NAIZ LH1

Kaixo familiak! Giza gorputzaren gaiari amaiera emateko gorputz aparatuen azalpenak eta asmakizunak biltzen dituen aurkezpen bat egin dugu.  Bideoan klikatu eta disfrutatu! Bestalde, gaian zehar landutakoarekin lotutako eskulan batzuen argazkiak ere ikus ditzakezue.

OLERKIEN DRAMATIZAZIOAK LH1

Kaixo familiak,  Giza gorputza lantzen ari garen honetan, Juan Kruz Igerabidek idatzitako eta Ainara Azpiazuk ilustratutako "Nire gorputzean bizi naiz" liburua izan dugu oinarri.  Hitzekin jolasten eta hitzen bidez gorputzarekin jolasten aritu gara eta hainbat olerki dramatizatu ditugu.  Hurrengo bideoan horiek ikusteko aukera duzue. Gu bai artistak!  

LH2. MAILA - ADI BADATOZ ANIMALIAK!

 Kaixo familiak, ERRONKAKO 2. unitatean animalien munduan murgilduak gaudelarik, Julio Sotok egindako bertso polita abestu dugu denok elkarrekin. Hemen duzue gure grabaketa: 🎶🎬😄