Saltatu eta joan eduki nagusira

MEZU SEKRETUA

 KAIXO FAMILIAK,

Erronkako 1. unitatean, "LIBURUTEGIEN MUNDUA" gaiarekin lotuta idazkeraren historia landu dugu. Bertan, idazkera mota ezberdinak aztertu ditugu, horietako bat idazkera kuneiformea izanik. Erronka moduan gutako bakoitzak idazkera honekin mezu sekretu bana idaztea erabaki dugu.

Ea gai zareten gure mezuak deszifratzeko!!! 😆😄




Blog honetako argitalpen ezagunak

GORPUTZAREKIN HIZKETAN

Kaixo familiak,  Lehenengo mailako erronkako 3. gaian "GORPUTZAREKIN HIZKETAN" gaia landu dugu.  Gorputza kanpotik eta barrutik nolakoa den landu eta gero, talde bakoitzak HHko ikasleei zer aurkeztu erabaki behar izan zuten.  Taldean erabaki asko hartu behar izan dituzte, ez da lan xamurra izan. Ikusi ikusi 🎥🎤

GURE IKASTOLA LH1

Kaixo familiak! Erronkako 1.unitatean,  "KAIXO, LAGUN, ONGI ETORRI"  izenekoan, gure ikastolako espazioak eta gelak, erabiltzen dugun materiala, irakasleak... hobeto ezagutu ditugu.  Eta hau guztia zuei aurkezteko bideo eder bat prestatu dugu.   🎤🎥🎬 Ikusi ikusi! 👀

GURE ALFABETOAK LH1

Kaixo familiak, LH1.mailan letrekin jolasten gabiltza eta hainbat alfabeto sortu ditugu. Lehenengoa letrak gure gorputzekin irudikatuz sortu dugu eta bigarrena eskulanak eginez eta eztarriak berotuz. Ikusi nahi dituzue? Bideoan klikatu eta disfrutatu! 👀😊