Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2025

MEZU SEKRETUA

 KAIXO FAMILIAK, Erronkako 1. unitatean, "LIBURUTEGIEN MUNDUA" gaiarekin lotuta idazkeraren historia landu dugu. Bertan, idazkera mota ezberdinak aztertu ditugu, horietako bat idazkera kuneiformea izanik. Erronka moduan gutako bakoitzak idazkera honekin mezu sekretu bana idaztea erabaki dugu. Ea gai zareten gure mezuak deszifratzeko!!! 😆😄

GURE IKASTOLA LH1

Kaixo familiak! Erronkako 1.unitatean,  "KAIXO, LAGUN, ONGI ETORRI"  izenekoan, gure ikastolako espazioak eta gelak, erabiltzen dugun materiala, irakasleak... hobeto ezagutu ditugu.  Eta hau guztia zuei aurkezteko bideo eder bat prestatu dugu.   🎤🎥🎬 Ikusi ikusi! 👀

GURE ALFABETOAK LH1

Kaixo familiak, LH1.mailan letrekin jolasten gabiltza eta hainbat alfabeto sortu ditugu. Lehenengoa letrak gure gorputzekin irudikatuz sortu dugu eta bigarrena eskulanak eginez eta eztarriak berotuz. Ikusi nahi dituzue? Bideoan klikatu eta disfrutatu! 👀😊