Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

ARGIA ETA ITZALAK

Kaixo familiak, Oraingoan argia eta itzalen inguruko bideo bat prestatu dizuegu. Hilabete hauetan argiaren bitxikeriak ezagutu ditugu, itzalekin jolastu gara eta asko disfrutatu dugu. Itzal-antzerki ederrak prestatu ditugu ere; pertsonaiak eta istorioak pentsatu ditugu, txotxongiloak sortu ditugu, entsaiatu dugu eta grabazioak egin ditugu.  Ikusi nahi dituzue?👀  Klikatu eta disfrutatu! 😊

RATONCITOS Y RATONCITAS EN APUROS

Kaixo familiak: LH4. mailako ikasleok lenguako proiektuari amaiera emateko, proiektuak proposatutako antzerkia, prestatu dugu. Disfrutatu!!!!

ZENTZUMENAK, MUNDURAKO ATEAK LH2

Kaixo familiak,  Erronkan "Zentzumenak, mundurako ateak" unitatean, zentzumenak hobeto ezagutu ditugu eta zentzumen bakoitzaren eginkizunari buruz eskuratutako ezagutzak erabiliz, garunak gure inguruko informazioa nola jasotzen duen eta nola erantzuten duen ikasi dugu.  Hori guztia hainbat jolas eta ekintzen bitartez praktikan jarri dugu ere. Horretaz gain, zentzumenak aktibatzeko tailerrak antolatu ditugu eta beste geletako lagunak hauetan parte hartzera gonbidatu ditugu. Ikusi 👀

IKARAK UXATZEKO MAKILAK LH2

Kaixo familiak, Euskarako 3.unitatean, "Tik, bakarrik. Tak, ikarak" izenekoan, ikarak uxatzeko makilatxo magikoa egin genuen.  Paper zati batzuetan gustuko ditugun gauzak, mezu lagungarriak, ondo sentiarazteko mezuak... idatzi genituen eta makilan itsasi genituen. Orain beldur garenean, gure makilatxo magikoa astintzen dugu eta konjuro bat esaten dugu: "Kax, kax, kalabax! Beldurrak kanpora! Ris-ras!"

GORPUTZAREKIN HIZKETAN

Kaixo familiak,  Lehenengo mailako erronkako 3. gaian "GORPUTZAREKIN HIZKETAN" gaia landu dugu.  Gorputza kanpotik eta barrutik nolakoa den landu eta gero, talde bakoitzak HHko ikasleei zer aurkeztu erabaki behar izan zuten.  Taldean erabaki asko hartu behar izan dituzte, ez da lan xamurra izan. Ikusi ikusi 🎥🎤

IDAZKERA MOTAK LH2

Kaixo familiak, Oraingoan idazkeraren historian murgildu gara eta hainbat idazkera mota ezagutu ditugu. Idazkera kuneiformean eta hieroglifikoan trebatu gara ere. Begira begira 👀

LH1 GELAKO AURKEZPENA

Kaixo familiak,  Erronkako 1.go gaian LH1 aurkezteko proiektua egin dugu.  Hasieran, zuen seme-alabek zer aurkeztu nahi zuten erabaki zuten talde handian.  Ondoren, bakoitzak zer esango zuen pentsatu zuten eta azkenik grabaketa egin genuen.  Begira begira.....