Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

GURE ALFABETOAK LH1

Kaixo familiak! LH1. mailako ikasleok hainbat alfabeto egin ditugu. Lehenengoa gure gorputzekin irudikatu dugu.  Nola egin dugun ikusi nahi al duzue? Ba, hementxe daukazue! Bigarrenerako eskuak lanean jarri ditugu eta eztarriak berotu ditugu. Begira 👀, zeinen ederra geratu den!

LH1 ETA LH2 URBASAN!

Kaixo familiak, LH1 eta LH2. mailakook ikasturte bukaeran Urbasara egindako irteeraren argazkitxo batzuk dituzue hemen. NATURKIDEko lagunek prestatutako orientazio ginkana ederra egin genuen eta primeran pasatu genuen elkarlanean naturaz gozatzen!

EGUZKI IRRATSAIOA LH2

Kaixo familiak! Txanelako Gora Gutenberg! Gora Marconi! gaian komunikazioa zer den ikasi dugu eta historian zehar erabili diren hainbat komunikabide ezagutu ditugu. Horietako bat irratia izan da eta kazetariak eta esatariak bihurtuz, irratsaio bat egin dugu.   Entzuteko prest al zaudete?  Hementxe duzue!

TXANELAKO PROIEKTUAK LH2

Kaixo familiak, Oraingoan urtean zehar txanelan egindako proiektu batzuen argazkiekin sortu dugun bideoa duzue ikusgai. Denboraren makinean hainbat bidai egin ditugu. Hauetatik pila bat ikasi dugu, lan izugarria egin dugu eta asko disfrutatu dugu. Gustukoa izatea espero dugu. 😉

LH2. MAILA ZIRKULAZIO AUTONOMOAN

Kaixo familiak! Ikasturtean zehar zirkulazio autonomoan nola aritu garen ikusi nahi al duzue? Bideoan klikatu eta gozatu!

LH2. MAILAKOAK HERRITIK LANBIDEAK IKUSTERA GOAZ!

Kaixo, familiak! Txanelan lanbideen gaia lantzen ari gara eta lanbideak hobeto ezagutzeko eta proiektuari amaiera emateko, herritik irteeratxo bat egin dugu. Lanbide pila bat ikusi ditugu, horien artean gure gelako hiru gurasoena.  Eskerrik asko Leire, Nuria eta Gema zuen lantokia erakusteagatik eta zuen lanbidea azaltzeagatik. Oso interesgarria eta esanguratsua izan da. Begira begira 👀😊  

LH2. MAILA NEURTZEN

Kaixo familiak, Matematikan tresna desberdinekin neurketak egiten aritu gara. Metro eta zentimetroekin, kilogramo eta gramoekin, litro eta mililitroekin gora eta behera ibili gara.  Zeinen ondo pasatu dugun eta zenbat ikasi dugun ikusteko bideoan klikatu. 😉