Kaixo familiak, Erronkan gure gorputzekin hizketan aritu gara oraingoan. Giza gorputza kanpotik eta barrutik nolakoa den ikasi dugu, hainbat eskulan egin ditugu eta gorputz aparatuen aurkezpenak prestatu ditugu. Azken hauetarako, taldeka lan egin dugu ideiak partekatuz, lanak banatuz, elkarrekin marraztuz eta azalpenak prestatuz. Zein interesgarria den gure gorputza! Ikusi nahi duzue? 🎤
Kaixo lagunok! Blog hau Iñigo Aritzako Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleok sortu berri dugu, zuei, interesa duzuenoi gure lanaren berri emateko! Espero dugu zuen gustukoa izatea!