Kaixo familiak, Erronkan ingurune hurbileko makina sinpleak ezagutzen aritu gara "HAU DA NIRE MAKINA!" unitatean eta ezagutza horiek aplikatuz eta sormenez, gure makinak asmatu eta eraiki ditugu. Lehenengo, taldeka makina nolakoa izango zen eta makina horrek zein lan egingo zuen adostu genuen. Ondoren, makinaren bozetoa egin genuen eta azkenik, birziklatutako materialarekin eraikitzeari ekin genion. Gure makinak ikusi eta ezagutu nahi al dituzue? Hemen dituzue argazki batzuk: JOKER Marrazki bat egiten dugu eta Jokerren sabelean sartzen dugu. Botoia sakatzen badugu, marraztutakoa egi bihurtzen du. Txakur bat edo ostadarra marraztuz gero, benetakoa bihurtzen du, adibidez. TRIKULORE Emozioekin lotutako makina da. Bi botoi berde eta bi gorri ditu. Botoi berde bat sakatu eta pizten da. Beste botoi berdea sakatzen badugu, arantzak botatzen ditu eta arantzak sartzen zaizkion pertsona pozik jartzen da. Botoi gorri bat sakatuz gero, arantzak botatzen ditu eta...
Kaixo lagunok! Blog hau Iñigo Aritzako Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleok sortu berri dugu, zuei, interesa duzuenoi gure lanaren berri emateko! Espero dugu zuen gustukoa izatea!